Skip to main content

Hik dantza sentitu [bideoa]

Haatik Dantza konpainiaren gidaritzapean DBH4ko gure ikasleek “Hik dantza sentitu” dantzaren sentsibilizazio jardueretan parte hartu dute. Modu ludiko eta erakargarri batean dantzaren oinarrizko alderdiak lantzen aritu dira.

Proiektuaren amaiera gisa dantza pieza bat sortuko dute ikasleek. Haatik Dantza Konpainiak laster emango digu sorkuntza horren berri.

 

Azken albisteak

Seigarren mailako ikasleak idazmenak nola aberastu ikasten aritu dira bigarren ebaluazioan. Lanketari amaiera emateko eta ikasitakoa praktikan jarriz, oparitzeko moduko ipuin berezi bana idatzi dute. 
Patata Tropikala antzerki laborategiko kide eta gure ikastolako ama den Judit Poves gure ikastola txikietatik pasa da “Tximeletak” ipuin antzeztuak ikuskizuna aurkeztera.
Eskubidean egitasmoaren baitan, gure DBHko gazteek bost ekintza antolatu dituzte. Lizeoan bertan aurkeztu dituzte proposamenak, Pasaiako alkatea bertan zela. Hemen dituzue datak eta ordutegiak, gorde agendan!