LH-3: PLASTIKAN EGINDAKO KARPETA TXUKUNAK

Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak ederki eta gustura ari dira lanean. 3Cko ikasleek Plastikan egindako karpeta txukunak, horren erakusle. Ikasleek, benetan, gozatu egin dute karpetak, labirintoak paperean eta hiru dimentsiotan, eta marrazkiak nahiz murala egiten. 1go unitateko jarduerak amaitu eta gero, esaterako, egindako hiru galderei erantzun adierazgarriak eman zizkieten ikasleek.

   “Zer moduz sentitu zara Plastikako saioetan?” galderari, adibidez, honela erantzun zioten:  “Oso ondo”, “superongi”, “primeran”, “bikain”,  “gustura”, “lasai”, “lanean aritu gara”, “dibertigarria izan da”, ”lan polita”…

   “Nolakoak dira gure lanak?” galdera luzatuta, berriz, “apainak”, “koloretsuak”, “zoragarriak”, “poza adierazten dute”, “saiatuz eginak”, “denboraz eginak”, “lasaitasunarekin sortuak” edota “guk sortuak” gisako erantzunak eman zituzten.

   Eta azkenik, “zer ikasi dugu saio hauetan?” galderari erantzuteko ere ez ziren itzulingurika ibili ikasleak: “Materiala berrerabiltzen”, “pazientzia lantzen”, “lasaitasuna lantzen”, “material desberdinak lan berdinean nahasten”, “materiala elkarrekin banatzen”, edota “erregela erabiliz gauza politak egiten”.

   Ondorengo argazkietan nahiz bideoan ikus daiteke nola egin zituzten karpetak. Ea gustuko duzuen!

https://www.youtube.com/watch?v=MQOQMEuA2bg&feature=youtu.be

 

Etiketak: