Skip to main content

EUSKARALDIARI BEGIRAKO LANKETA BEREZIAK EGIN DITUGU

EUSKARALDIAhasi aurretik lanketa berezia egin dugu gure komunitateko bi ataletan. Batetik, autobus zerbitzuko langileak, eta bestetik, aurten EUSKARALDIAn lehen aldiz parte-hartu ahal izango duten 16 urteko gazteak (BATX 1).

Egoitz Albisu, Pasaiako Euskaraldiko arduraduna lizeoko goiko eraikinera etorri zaigu bitan. Euskararen erabilerari dagokionez, autobusak ez dira plaza erraza. Horregatik, Ahobizi/Belarriprest rolen inguruko saioetan egin ohi den gogoeta -zailtasunak, estrategiak...- aproposa iruditu zaigu garraio-lantaldean burutzeko. Antzerki gelan aritu dira Albisurekin.

Bestetik, euskaren aldeko ekimen garrantzitsu honetan lehen aldiz parte-hartzeko aukera izango duten BATX 1eko ikasleekin aritu da Albisu liburutegian. Hizkuntza-ohituren gaineko gogoeta egin, Euskaraldia ezagutu eta  Belarriprest/Ahobizi rolak aukeratzeko jolasean aritu dira tapiz erraldoi baten laguntzaz.

Eta gogoratu, hilaren 18tik abenduaren 2ra, HITZEZ EKITEKO GARAIA da

Azken albisteak

Seigarren mailako ikasleak idazmenak nola aberastu ikasten aritu dira bigarren ebaluazioan. Lanketari amaiera emateko eta ikasitakoa praktikan jarriz, oparitzeko moduko ipuin berezi bana idatzi dute. 
Patata Tropikala antzerki laborategiko kide eta gure ikastolako ama den Judit Poves gure ikastola txikietatik pasa da “Tximeletak” ipuin antzeztuak ikuskizuna aurkeztera.
Eskubidean egitasmoaren baitan, gure DBHko gazteek bost ekintza antolatu dituzte. Lizeoan bertan aurkeztu dituzte proposamenak, Pasaiako alkatea bertan zela. Hemen dituzue datak eta ordutegiak, gorde agendan!