Skip to main content

Zer da Kiva?

Kiva bullying-aren aurkako programa bat da, ikerketan eta froga ziurretan oinarritutakoa. Programa hau Finlandiako Turkuko Unibertsitatean garatu da, bertako hezkuntza eta kultura ministerioak finantzatuta. Zientifikoki frogatuta dago Kivaren eraginkortasun handia, Finlandia mailan ausaz eta modu kontrolatuan egindako saiakuntza handi baten eta hainbat azterlanen bitartez. Mundu osoan zehar erabiltzen ari dira Kiva, eta bullying-aren aurkako gehien aztertu izan den programa da.

 

Nola funtzionatzen du Kiva-k?

Kivaren helburua bullying-ari aurrea hartzea eta bullying kasuei eraginkortasunez aurre egitea da. Programa hamarkadetan zehar bullying-aren eta haren mekanismoen inguruan egindako ikerketa zabalean oinarritzen da. Hiru elementu nagusi ditu ardatz: aurrea hartzea, esku hartzea eta jarraipena egitea. Aurrea hartzeak bullying-aren prebentzioa du helburu, ikasleak eta irakasleak sentsibilizatuz eta informazioa emanez. Esku hartzeak bullying kasuei erantzun zuzena ematea du ardura, eta jarraipenak berriz, kasu bakoitzaren bilakaera zaintzea eta ebaluatzea bermatzen du.

Gehiago jakiteko webgune ofiziala