
HEDATZE proiektua
DBHko ikasleek egunero ordutegi jarraia egiten dute eta urritik maiatzera, arratsaldetan, errefortzu eta bestelako saioak izango dituzte astelehen, astearte eta ostegunetan.
Errefortzu saioak derrigorrezkoak dira ebaluazio negatiboa edo gairen bat pendiente duten ikasleentzat eta aukerakoak gainerakoentzat. Errefortzukoak ez diren saioak, komunitatearekin elkarlana, euskara taldea,... aukerakoak dira ikasle guztientzat.
HEDATZE saioetan parte hartu nahi duten ikasleek jangelan bazkalduko dute (jangelako erabiltzaile finkoak ez badira bonoa erabiliko dute). 15.00etan emango zaie hasiera saioei eta Lehen Hezkuntzako ikasleen autobusean itzuliko dira etxeetara, 16:30ean.
Saio guztietan parte hartzeko izen-ematea derrigorrezkoa da, horren baitan egiten baita irakasleen, jangela eta garraioaren antolaketa.