Skip to main content

MILIMETROAK JAIAN PARTE HARTU DUGU [ARGAZKIAK ETA BIDEOA]

Milimetroak jaiaren parte izan gara Errenteria-Oreretan. DBH 3ko gure ikasleak Ibarrako Uzturpe ikastolako, Orereta ikastolako eta Haurtzaro ikastolako kideekin Gernikaren erreplika bat egin dute, Gernika bonbardatu zutela 85 urte betetzen diren egunean. Goizean zehar lau oihal zati handitan banatuta murala margotzen aritu dira. Lanak bukatuta, Jaurtakol plazara eraman dituzte zatiak murala osatzeko. Lau ikastoletako ikasleek han zuten zain Mikel Urdangarin, bere gitarraz lagunduta, kontzertu txiki bat emateko prest.

Hemen dituzue goizean zehar jaso genituen zenbait argazki. Bestetik, Orereta Ikastolak ekoiztu duen eguneko laburpen-bideoa ere hemen duzue ikusgai. 

Azken albisteak

Duela egun batzuk Harrera Sareko kideak eta bi gazte izan genituen DBH1eko ikasleekin, euren
Abenduaren 3a gertu dago eta Lizeoan jada martxan dugu Familia-Mosaikoa!
Mohammad Farajallah bisitan izan dugu eraikin nagusiko liburutegian.