Skip to main content

Haurtzaroa eta pantailen erabilera: familientzako sentsibilizazio saioa

Irudia
-

Pantailen erabilerak haurren garapenean eta ongizatean duen eraginaz hausnartzeko, familientzako sentsibilizazio saioa antolatu dugu Antxoko ikastolan.

Saioa Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloan seme-alabak dituzten familia guztiei zuzenduta dago, eta Maitane Ormazabal izango da formatzailea. Euskaraz egingo da, eta Telegram bidez gaztelaniarako itzulpena eskainiko da.

Saioaren helburua pantailen erabileraren inguruan hausnartzeko eta familientzako tresna eta baliabideak partekatzeko gune bat eskaintzea da. Izan ere, gure haurren ongizatea zaintzea guztion ardura da.

Informazioa:

  • Eguna: azaroaren 30a, astelehena
  • Ordua: 17:15etik 18:45era
  • Lekua: Antxoko ikastola
  • Formatzailea: Maitane Ormazabal
  • Hizkuntza: euskara (Telegram bidez gaztelaniarako itzulpena eskainiko da)

Gainera, 0-8 urte bitarteko haurrentzako zaintza zerbitzua egongo da. Zerbitzua erabili nahi duten familiek aurrez izena eman beharko dute, antolaketa errazteko.

Familia guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera eta gai honen inguruan elkarrekin hausnartzera!

Azken albisteak

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Herbehereetan dira, eskola-trukean parte hartzen.
Hiru egun ahaztezin pasatu dituzte gure ikasleek Baratze Baserri-Eskolan.
Lurraskako baserri-eskolan egun zoragarriak pasatu dituzte gure ikasleek!Eta... zertan aritu dira?Baratzean aritu dira, lurra lantzen eta barazkiak ezagutzen