Skip to main content

LIZEO EGUNA 2025: JAIA, DANTZA ETA OMENALDIAK

Irudia
Lizeo. eguna 2025

Atzo Lizeo Eguna ospatu genuen, eta egunak utzitako oroitzapenak ez dira erraz ahaztuko. Giro aparta, dantza, elkartasuna eta emozioz beteriko uneak bizi izan genituen, komunitate osoak egun berezi hau goza zezakeen moduan.

Ekitaldi nagusia dantza izan zen, eta Gotzon Pozaren eskutik, “Atzo, gaur, bihar…” leloa goratu zuen koreografia ikusgarriz gozatu genuen. Ikasleek, irakasleek eta familiek biziki txalotu zituzten prestatutako emanaldia eta agertokian erakutsitako energia.

DBH4ko ikasleek eta haien gurasoek ere lan handia egin zuten ikasturte bukaerako bidaiaren gastuak finantzatzeko. Postu eta ekintza ezberdinen bidez, komunitatearen babesa sentitu zuten, eta aldi berean, egunari ekarpen garrantzitsua egin zioten.

Omenaldiek ere beren lekua izan zuten. Alde batetik, 1989ko generazioa omendu genuen, eta Lizeora itzulita, beren haurtzaroko oroitzapenak berpiztu zituzten. Bestetik, Batxilergoko 2. mailako ikasleei ere aitortza egin genien; izan ere, aurten amaituko dute beren ibilbidea gurean.

Azkenik, urte luzez Lizeoaren parte izan diren eta aurten erretiroa hartuko duten bi langileri eskerrak eman genizkien: Maite Etxeberria Almandoz eta Karmele Zabaleta Zabala. Bihotzez eskertu nahi diegu urte guzti hauetan egin duten lan bikaina.

Ekitaldian, Lezoko alkatea, Mikel Arruti, eta Pasaiako alkatea, Teo Alberro, ere gurekin izan genituen, eta haien presentziak jaialdiari beste dimentsio bat eman zion. Eta, nola ez, eskerrik beroenak Gotzon Pozari, bere lan eta dedikazioari esker, Lizeo Eguna inoiz baino ikusgarriagoa izan baita.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Datorren urtean berriro elkartuko gara Lizeo Eguna ospatzeko!

Azken albisteak

Lehen Hezkuntzako 2.C gelakoek esperientzia zoragarri eta hunkigarria bizi izan dute eta bideo zoragarri hau helarazi digute! 
Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek Donostiako Aquariumera joan eta bisita gidatu interesgarri bat egin dute. Irudietan ikus daitekeen moduan marrazoek izan dute arrakasta handien!
Euskaraz gehien aritzen diren DBHko eta Batxilergoko ikasleek merezitako saria jaso dute: Euskaltzaleen Sariari esker bi emanaldiz gozatu dute eta gainera pizza goxoak jan dituzte.