Skip to main content

Elkarretaratzeak ikastola atarietan, ostegunero

Irudia
-

Palestinaren aurkako genozidioak ez du etenik eta, tamalez, 2025-2026 ikasturte honetan ere, jarraipena emango diogu iaz abiatutako “Gure haurrak ere badira” ekimenari.

📢 Ostegunero mobilizazioak egingo ditugu gure eraikinetako kanpoaldeetan. Deialdia hezkuntza komunitate osora zabaldua dago: langile, ikasle eta familientzat.

Elkarretaratze hauetan Palestinarekiko elkartasuna adieraztea, genozidioa gelditzeko exijitzea eta Israelekin dauden harreman oro etetea eskatzen dugu.

Gure deialdiak (ostegunetan):

📍 Eraikin nagusian, 12:30 (Kuxkuxenean)
📍 Trintxerpe, 13:30 (Lilitegiaren atarian)
📍 Donibane, 14:15 (Ikastolaren atarian)
📍 Lezo, 14:15 (Ikastolaren atarian)
📍 San Pedro, 14:45 (Ikastolaren atarian)
📍 Antxo, 14:34 (Ikastolaren atarian)

“Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP!”

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.