Skip to main content

Herbeheretako ikasleak gurean, eskola truke programan

Irudia
-

Herbeheretako ikasleak gurera iritsi dira, Roermondeko ikastetxearekin dugun eskola truke programaren baitan. Poz handiz hartu ditugu gure artean: Ongi etorri! Welkom!

Egonaldian zehar, gure gonbidatuek gure ingurua eta kultura ezagutzeko aukera izango dute. Besteak beste, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatuko dute, Donostiara hurbilduko dira eta Guggenheim Bilbao Museoa ere ezagutuko dute.

Bisitez gain, euskal kulturaz benetan blaitzeko aukera ere izango dute: euskal pilotan arituko dira, euskarazko saioak jasoko dituzte eta gure gastronomiaz gozatuko dute.

Gainera, gure blogariek egunerokoa webgunean argitaratuko dute, egunez egun bizitzen ari diren esperientziak komunitatearekin partekatzeko.

Truke programaren egonaldia martxoaren 10ean borobilduko dute, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egingo den kultur ekitaldi bereziarekin.

Azken albisteak

HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.
Lizeoko langile eta guraso ohia.Gure elkartasunik beroena familia osoari zuen doluminean.Lizeoko guraso, langile eta ikasleok.