Skip to main content

Euskal idazleak gure ikasleekin elkarrizketan

Irudia
-

Zortekoak gara. Azken hilabetean, euskal idazle arrakastatsu ugari izan ditugu gure ikasleekin elkarrizketan.

Ikasleek aurretik liburuak gelan irakurri eta lantzen dituzte, eta ondoren, liburu horien egileak etortzen dira ikastolara, ikasleekin aurrez aurreko topaketak egiteko. Horrela, irakurketari zentzua eman eta esperientzia aberasgarri bihurtzen da.

Topaketa hauek “Kultur transmisio programa” izeneko ekimenari esker gauzatu dira, Pasaiako Bokale, Euskararen Aholku Batzordearen, eta Udalaren laguntzarekin.

Azken asteotan jaso ditugun bisiten artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Miren Gorrotxategi (Batxilergoa 1) – Sotoan gordeak
  • Jon Arretxe (DBH2) – Beti iparralderantz
  • Fernando Morillo (DBH1) – Abbadiaren sekretua
  • Alaine Agirre (LH5) – Neskaotsok ilerik ez balu?

Halako ekimenek irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal kultura transmititzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Azken albisteak

Pasaiako Udalak antolatutako Parketarrak egitasmoa berriz ere martxan da udaberrian eta Lizeoko komunitateko familiak gonbidatu nahi zaituzte
DBH2ko ikasleek zirku tailer zoragarria egin dute, Xomorro taldearen eskutik.
Bi urteko geletan egiten dugun ekimen polit bat aurkeztu nahi dizuegu: “Tartetxo bat gurekin”.