Skip to main content

Euskal idazleak gure ikasleekin elkarrizketan >

Irudia
-

Zortekoak gara. Azken hilabetean, euskal idazle arrakastatsu ugari izan ditugu gure ikasleekin elkarrizketan.

Ikasleek aurretik liburuak gelan irakurri eta lantzen dituzte, eta ondoren, liburu horien egileak etortzen dira ikastolara, ikasleekin aurrez aurreko topaketak egiteko. Horrela, irakurketari zentzua eman eta esperientzia aberasgarri bihurtzen da.

Topaketa hauek “Kultur transmisio programa” izeneko ekimenari esker gauzatu dira, Pasaiako Bokale, Euskararen Aholku Batzordearen, eta Udalaren laguntzarekin.

Azken asteotan jaso ditugun bisiten artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Miren Gorrotxategi (Batxilergoa 1) – Sotoan gordeak
  • Jon Arretxe (DBH2) – Beti iparralderantz
  • Fernando Morillo (DBH1) – Abbadiaren sekretua
  • Alaine Agirre (LH5) – Neskaotsok ilerik ez balu?

Halako ekimenek irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal kultura transmititzeko aukera paregabea eskaintzen dute.


Somos afortunadas y afortunados. En el último mes, hemos tenido la oportunidad de contar con varias personas escritoras vascas de gran éxito en encuentros con nuestro alumnado.

El alumnado lee y trabaja previamente los libros en el aula y, posteriormente, las personas autoras de esas obras acuden a la ikastola para mantener encuentros presenciales. De este modo, se da sentido a la lectura y se convierte en una experiencia enriquecedora.

Estos encuentros se han llevado a cabo gracias a la iniciativa denominada “Programa de transmisión cultural”, con la colaboración de Pasaiako Bokale, el Consejo Asesor del Euskera y el Ayuntamiento.

Entre las visitas que hemos recibido en las últimas semanas, queremos destacar las siguientes:

  • Miren Gorrotxategi (1º de Bachillerato) – Sotoan gordeak
  • Jon Arretxe (2º de ESO) – Beti iparralderantz
  • Fernando Morillo (1º de ESO) – Abbadiaren sekretua
  • Alaine Agirre (5º de Primaria) – Neskaotsok ilerik ez balu?

Este tipo de iniciativas ofrece una oportunidad inmejorable para fomentar el gusto por la lectura y transmitir la cultura vasca.


Kategoriak

Azken albisteak

Pasaiako Udalak antolatutako Parketarrak egitasmoa berriz ere martxan da udaberrian eta Lizeoko komunitateko familiak gonbidatu nahi zaituzte
Zortekoak gara. Azken hilabetean, euskal idazle arrakastatsu ugari izan ditugu gure ikasleekin elkarrizketan.
DBH2ko ikasleek zirku tailer zoragarria egin dute, Xomorro taldearen eskutik.