Skip to main content

Parketarrak bueltan dira Pasaian!

Irudia
-

Pasaiako Udalak antolatutako Parketarrak egitasmoa berriz ere martxan da udaberrian eta Lizeoko komunitateko familiak gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera! 

Helburua argia da: familian euskaraz jolastea, 3-5 urteko haurrek eta gurasoek edo arduradunek elkarrekin gozatzeko espazioak sortzea, alegia

Saioak Hezten elkarteko hezitzaileek gidatuko dituzte, baina gurasoen parte-hartzea ezinbestekoa da!

πŸ†“ Doakoa
⏱️ Ordubeteko saioak
πŸ™Œ Izen-ematerik gabe
πŸ—£οΈ Euskaraz izango dira, baina ez da beharrezkoa euskaraz jakitea

πŸ“… EGUTEGIA

πŸ“ Donibane (astelehenetan)
Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1
πŸ•” 17:00etan – J.J. Otaegi plaza

πŸ“ Antxo (astearteetan)
Maiatzak 12, 19, 26 eta ekainak 2
πŸ•  17:30ean – Ibaiondo plaza

πŸ“ San Pedro (asteazkenetan)
Maiatzak 13, 20, 27 eta ekainak 3
πŸ•  17:30ean – Frontoian

πŸ“ Trintxerpe (ostegunetan)
Maiatzak 7, 21, 28 eta ekainak 4
πŸ•” 17:15ean – Gudari plazako parkea

Azken albisteak