Skip to main content

Lehen eguna eta berriro elkarrekin

Irudia
-

Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean. Itzulera bakoitzak bere sentimenduak ekartzen ditu: poza, ilusioa, nerbioak, lotsa, beldurrak eta jakin-mina, besteak beste. Eta, guztien artean, berriro elkarrekin egoteko gogoa.

Gaur, 0 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleek ekin diote ikasturte berriari. Batzuentzat, aurpegi berriak eta lehen esperientziak; besteentzat, aspaldiko lagunekin eta ezagunekin berriz elkartzeko eguna. Norberak bere emozioak eta bizipenak ekarri ditu lehen egun honetara.

Beste ikasturte batez, euskararen itsasargi izaten jarraituko dugu Lizeoan: euskaraz hezten, euskaraz bizitzen eta euskararen aldeko komunitatea eraikitzen. Gure egunerokoan, hizkuntza ez ezik, elkarrekin partekatzen dugun bizitzeko eta hezteko modua ere bada euskara.

Hemendik aurrera, elkarrekin egingo dugu bidea, ikasten, hazten, hezten, jolasten eta bizipen berriak partekatzen. Ikasturte berri bat hasten da, eta bide horretan familia guztiak alboan izatea nahi dugu.

Ongi etorri, familiak! Hasi da bidea.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu