Skip to main content

Ipuinak kontatzen ikasteko, ipuinak bizitzen ikasten

Irudia
-

HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin. Saioak Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren eskutik egin dituzte, eta ipuinak haurrei modu erakargarri eta esanguratsuan kontatzeko hainbat baliabide eta estrategia lantzeko aukera izan dute.

Formazioan zehar, irakasleek aholkuak jaso, ariketak egin eta zenbait trikimailu praktiko ezagutu dituzte. Besteak beste, ipuin bat nola kontatu, haurren interesa nola piztu eta haien arreta nola mantendu landu dute. Era berean, adin bakoitzaren arabera ipuin egokienak aukeratzeko irizpideak eta kontakizuna aberasteko ahotsaren, erritmoaren, gorputzaren eta isiluneen erabilera ere aztertu dituzte.

Ipuinek leku berezia dute Lizeoko ikasgeletan, eta horregatik, ezinbestekoa da irakasleek baliabide berriak ezagutzen eta beren jarduna aberasten jarraitzea. Irakasleen etengabeko formazioa gure hezkuntza-proiektuaren parte da, eguneroko praktika hobetzeko eta ikasleei ikaskuntza-esperientzia aberatsagoak eskaintzeko.

Azken batean, irakasleok ere ikasten jarraitzen dugu, gure ikasleekin batera hazteko eta haiei ahalik eta hezkuntza-esperientzia onenak eskaintzeko.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu