Egileen saioak ekimenari ekin diogu, Euskal Herriko Idazleen Elkartearen laguntzarekin eta Pasaiako Udalaren babesarekin. Ekimenaren bidez, idazleak, ipuin-kontalariak eta ilustratzaileak Juanba Berasategi aretora hurbiltzen dira, ikasleei literatura gertutik ezagutarazteko eta irakurzaletasuna zein sormena sustatzeko asmoarekin.
Oraingoan, Maite Franko idazle eta ipuin-kontalaria izan da gurean Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleekin saio eder bat partekatzen. Ipuin harrigarri eta hezitzaileak kontatu dizkie, istorioz istorio ikasleen jakin-mina piztuz eta irudimena martxan jarriz.
Ikasleek arreta handiz jarraitu dituzte kontakizunak, istorio bakoitzaren atzean zer ezkutatzen zen jakin nahian. Horrelako saioek aukera ematen diete literaturara beste modu batean hurbiltzeko, hitzen eta irudimenaren bidez istorio berriak ezagutzeko eta sormenaz gozatzeko.
Eskerrik asko, Maite, gurekin partekatutako istorioengatik eta bizitako uneengatik!