Pasa den astean Donostiako Miramar jauregian egin zen ekitaldian 2022ko Urruzuno Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten.
Bete dira ikasgelak, ikasturte berria gogotsu hasi dugu. Lehen egun honetako zenbait argazki bildu ditugu. Ikusi hemen:
Ikasturte berriko lehen eguna izan dute gaur Lilitegietako umeek. Egokitzapenarekin hasi dira, poz-pozik. Gelak ezagutu, irakasleekin lehen harremanak egin eta laguntxo berriak ezagutu dituzte.
Lilitegietako ikasleak asteazkenean eta gainontzeko ikasleak ostegunean etorriko zarete ikastolara eta gu irrikitan gaude zuen zain.
Postaz bidali diren aurtengo gidak hurrengo estekan dituzute, baita menuko "informazio orokorra" atalean.Ondo izan!
Berri pozgarri batekin bukatu genuen ikasturtea, Euskal Herriko ikastolen aldeko TANTA zozketako irabazlea Lizeoko familiaren bat izan zela, alegia.
Frantses eta Euskarako irakaslea behar dugu DBH 2. eta 3. mailetarako.
LEZOKO IKASTOLAKO PATIOAREN ERDIA ESTALIKO DUEN ESTALKIA ERAIKIKO DUGU UDAKO OPORRETAN EGINGO DIREN OBRETAN; BERDEGUNE BATEK ETA ENBORREZ EGINDAKO ZENBAIT JOLASEK EREMUA NATURALAGOA BILAKATUKO DUTE
Gurasoentzako euskara ikasteko kanpainaren berri eman nahi dizuegu. Datorren ikasturtean Pasaiako euskaltegiek gurasoentzako klaseak eskainiko dituzte, umeak ikasten duen zentro berean.
Pasaiako Udaleko euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren baitan Alaine Agirre idazlea gure ikasleetako batzuekin egon da Juanba Berasategi aretoan.
Hiru eguneko irteera egin dute DBH1eko eta DBH2ko ikasleek, Irrisarri Land-era eta Lizarrako kanpinera, hurrenez hurren.Irudi bildumak sortu ditugu han bildutako argazkiekin. Ikusi hemen.
Ainhoa Mariezkurrena Lizeoko ikasle ohiaren gidaritzapean ahozkotasuna hauspotzeko saioak egin dituzte DBH1 eta DBH2ko ikasleek.