Skip to main content

Batx 1eko ikasleek Atzegin boluntario izateko gonbita jaso dute

Atzegi elkarteko Vanesa Irureta izan dugu gaur Lizeoan eta Batxilergoko lehen mailako ikasleekin egon da hizketan, liburutegian. Iruretaren asmoa adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko gipuzkoar elkartearen inguruko informazioa ematea izan da, eta baita, ikasleak gonbidatzea elkartearentzako lan egitera boluntariotza sarea handituz.

Iruretak Atzegiren historia kontatu die ikasleei: nola lortu zuten adimen-urritasuna duten pertsonen eskolaratzea; nola sortu zuten Gureak, hango tailerretan lanean aritzeko aukerak zabalduz; eta, indarrean zein aisialdi programa dituzten adimen-urritasuna duten lagunen sozializazioan laguntzeko. Horietan laguntzera gonbidatu ditu gure ikasleak.


 

Azken albisteak

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan.
Lizeoan etengabe ari gara gure hezkuntza-proiektua aberastuko duten pertsonen bila.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or