GAU BELTZA LIZEORA IRITSI DA [BIDEOA]

2021/10/29

Ikasleak ari dira ohitura zaharrak berreskuratzeko lanetan. Bideo honetan entsegu bateko irudiak jaso ditugu.

"GAU BELTZA" IPUINA AURKEZTU DIGU EDURNE MITXEOK

2021/10/29

Duela urtebete, Gau Beltzarekin bat, argitaratu zuen Edune Mitxeo irundar-lezoarrak “Gau beltza” bere lehen ipuina. Aurten, Lizeoko eraikin nagusiko liburutegira bisita egin du, liburuko hainbat pertsonaiaren laguntzarekin. Hain zuzen, Gau Beltzean oinarritutako ipuina erakusten aritu da Mitxeo gure ikasleei. Kepa Etxebarria errenteria-oreretarraren ilustrazioak jasotzen ditu ipuinean heriotzaren inguruko gogoeta egiten da.

KLIMA-ALDAKETAN ERAGITEN JOKOAREN BITARTEZ

2021/10/28

DBH 2koak Emaús fundazioaren egoitzan izan dira ScapeKlima jokoan parte hartzen. Aldaketa klimatikoa da ihesbide-joko honen gaia, CO2 gas emisioen dezelerazioan eragitea da jolasaren helburua, hain zuzen ere. Ikasleek klima-aldaketaren inguruko galderak eta erronkak gainditu behar dituzte jokoa gainditu ahal izateko.

Aldundiko ingurumeneko departamentuak, Emaús Gizarte Fundazioak eta Kutxa Ekoguneak atondu dute ScapeKlima izeneko ihesbide-joko hau.

ESKATU LIZEOAN ERRIGORAKO SASKIAK

2021/10/25

Aurten ere Errigorako saskiak nahi izanez gero azaroaren 8a arte izango dugu zabalik eskaera egiteko aukera Lizeoaren bitartez. https://docs.google.com/.../1FAIpQLScKISTFyrJXXq.../viewform

321 IKASKE EGUERDITAKO EKINTZETAN

2021/10/21

Lehen Hezkuntzako ikasleek aurten bai, aurten badute eguerditako ekintzetan parte hartzeko aukera. Denera 321 ikasle ari dira zazpi ekintza desberdinetan: Musika, marrazketa, robotika, xakea, antzerkia, ohial artelanak eta ingelesa. Marrazketan zazpi talde osatu ditugu, robotikan beste horrenbeste, xakean lau, antzerkian eta oihal artelanetan bosna eta ingelesean hiru. Musika ere entzuten da gure pasilloetan, panderoa, biolina eta abar.

MAREN GALVEZ, EUSKAL HERRIKO DANTZARI ONENA

2021/10/20

Maren Galvez Garmendia Dantzaria

Lizeoko ikasle Maren Galvez Garmendia izan da Seguran jokatu den Euskal Herriko Dantza Sueltoko Txapelketako 45.edizioko irabazlea Gorka Granado bikote zuela. Lezoko Murixkako dantzariaren hitzak jaso ditugu, pozik dago lortutako emaitzarekin eta datorren urtean berriz ere garaipena lortzen saiatuko dela aitortu digu.

LAGUNDU EUSKARAK AURRERA EGIN DEZAN

2021/10/19

Pasaiako euskalgintzako eragileok (tartean Lizeoak) Pasaiako euskararen plan estrategikoa osatzeko prozesua abiatu dugu, gure herrian datozen 10 urteetan euskara indartzeko helburuarekin. Bide horri ekiteko zure iritzia jaso nahi dugu galdetegi honen bidez: https://form.jotform.com/212763684961062/?language=E

EUSKARAZ ARITZEAK BADU SARIA

2021/10/18

Bageneramatzan bi urte KULKIren bisitarik jaso gabe Lizeoan COVID-a dela eta, baina ikasturte honetan, pasa den irailaren 24an, ARGITXOren oparia jaso genuen euskaraz aritu ginelako. Argazkietan ikusten den moduan LH 3koak eta LH 4koak aritu ziren euskal kirol tradizionalak sustatzen dituen KULKI ekimenekoekin jolasean eta kirol desberdinak probatzen.

TXANGOAK EGITEN HASI GARA

2021/10/13

LH2ko ikasleak Arritxuloko aterpetxera bidean harrapatu ditugu. Ikasturte berriarekin normaltasuna berreskuratzen hasi gara eta txangoak eta egonaldiak egingo ditugu.

ESKOLA KIROLA ARRAKASTATSUA LIZEOAN

2021/10/08

 

Orriak

-era harpidetu