Skip to main content

Lezoko guraso taldea indarberriturik datorkigu

Berri onak iritsi zaizkigu Lezotik. Guraso taldeak olatu berria hartu du eta txanpa berri batean murgildu da. Hasteko, taldeari izena jarri diote: Errota Guraso Taldea, Lezoko ikastolaren ondoan dagoen errota zaharra gogoratuz. Izenaz gain, edukiz bete nahi dute beren lana eta horretarako ikasturteko ekimenak biltzen dituen eskuorri bat prestatu dute (hemen PDF formatoan).

Ekimenak aurrera atera ahal izateko Lezoko gurasoei beren laguntza eskaintzeko deia egiten ari dira egunotan, lana elkarbanatuta denontzako errazagoa izango dela konbentzituta. 

Bejodeizuela errotakide!

 

 

Errota taldea Eskuorria.pdf

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu