EUSKARA PASAIAN, URRATS BAT AURRERA

2021/10/07

Pasaiako Euskara Batzordeko kideak, tartean Edurne Urkiola Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendaria (argazkia: Oarsoaldeko Hitza)

Pasaiako Euskara Batzordeko kideak, tartean Edurne Urkiola Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendaria (argazkia: Oarsoaldeko Hitza)

AIRE LIBREAN JOLASTEKO LEKUA ATONDU DUGU

2021/09/30

Lezoko Ikastola aurreko eremu bat berreskuratu dugu 0 eta 2 urte arteko gure txikienentzako. Kalera ateratzeko leku seguru bat izango dute hemendik aurrera. Ikastola aurrean zegoen eremuan lurra txukundu, belarra erein eta hesi bat eraiki dugu segurtasunez eta lasai jolasean aritu daitezen. Eremuko belarra mozteko sega-makina bat ere erosi dugu belardia txukun mantentzeko.

froga testua

 

 

 

 

FRUITUAK BILDU ETA MARMELADA EGIN DUGU

2021/09/29

Aurtengo udan eraikin nagusiko zelaietako gure sagarrondoek, gaztainondoek eta muxikondoek fruta ugari eman dute. Hori dela eta, ikastolara etorritako egunean 4. mailako ikasleak uzta ederra bildu zuten, bereziki, sagarrak. Geletan sagarrak eta muxikak zuritu, azukrea bota eta egosteko prestatu ondoren, sukaldera eraman genituen eta marmelada egin genuen. Hurrengo egunean, dastatu eta etxera eraman genuen, gure familiek ere dasta zezaten. Bukatzeko, eskerrak eman Aloñari sukaldean eskainitako laguntzagatik.

KOMUN BERRIAK ERAIKIN NAGUSIKO SOTOAN

2021/09/28

Komun berriak eraiki ditugu eraikin nagusiko gimnasio eremuan, beheko sotoan, hain zuzen ere. Udako oporraldia aprobetxatu dugu lan hauek egiteko. Komun berriak bloke bakar baten barruan daude, eta barruan hiru eremu desberdinetan banatu ditugu.

Gainera, komun zaharrak eraitsi ditugu eta 12 metro koadroko espazio libre bat irabazi dugu gimnasio eremurako eta jolaserako.

EGUZKI ENERGIA JASOTZEKO INSTALAKUNTZA IA PREST

2021/09/27

Pasa den ikasturte amaieran eman genuen berria: GoiEner, Energia Berriztagarrien Sorkuntza eta Kontsumo Kooperatibarekin hitzarmena sinatu genuen gure eraikin nagusiko teilatuan energia ekoizteko sistema bat eraikitzeko.

Udako oporrak baliatu dira obraren zati garrantzitsuena egiteko. Hain zuzen ere, Lizeoko teilatuan 276 eguzki plaka fotovoltaiko jarri ditu energia kooperatibak. Epe ez oso luzean plaka horiek konektatu eta sarean jarriko dituzte, hartara, energia jaso eta banatzeko prest izango dira.

Bekak 2021-2022

2021/09/08

Zabalik dago Eusko Jaurlaritzako eta Lizeoko bekak eskatzeko epea. Informazioa postaz jasotzeaz gain, hemen ere aurki dezakezue.

Telebistan ezagun egin den Mikel Yanciren bisita jaso dugu gaur Lizeoan

2021/09/08

Mikel Yanci “El Conquis” Telebista programako finalistaren bisita jaso dute gaur DBH 1eko gure ikasleek. Euskararekiko motibazioa lantzeko asmoz etorri da gurera eta gelaz gela ibili da.

Yanci telebistako programari esker ezagun egin bada ere izan du beste gairik ikasleekin konpartitzeko, berau, Donostian sorosle ere bada eta. Hondartzetako korronteen zergatiaz aritu zaie ikasleei eta aholkuak eman dizkie zailtasun baten aurrean nola jokatu behar den azalduz. Gai askoren inguruan gustura aritu dira ikasleak Yancirekin hizketan.

Bete dira ikasgelak; ikastolako eraikinak ilusioz bete dira. Ongi etorri denak!

2021/09/07

EGUZKI PLAKAK LIZEOKO ERAIKIN NAGUSIAN

2021/06/18

Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak, Lizeoko goiko eraikineko teilatuan eguzki plaka fotovoltaikoak jarriko ditu udako oporraldian zehar.

PASAIAKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOAREN BILA

2021/06/18

Jose Ignacio Muruaren ekimenez [guraso ohia eta gaur egun Lizeoko bi ikasleren aitona] DBH 1eko gureek Pasaiako erdigune geografikoa markatzeko ekitaldian parte hartu dute.

Orriak

-era harpidetu