Skip to main content

Animatu euskara ikastera, izena eman euskaltegian

Pasaiako bi euskaltegiek eta Lezokoak matrikula epea zabalik duten honetan Lizeotik komunitate osoari gonbita egin nahi diogu euskara ikasteko edo norberaren maila hobetzeko. Hiru euskaltegiek eskaintza zabala plazaratu dute eta, aurten ere, gurasoei begirako eskaintza berezia egin dute. Iaz bezala, talderik sortuz gero, ikastolan bertan ikasi ahalko da euskara. Klaseetan %85eko asistentzia izanez gero, gainera, matrikulagatik ordaindutako dirua itzuliko zaizue. 

Euskarak aurrera egin dezan berebiziko garrantzia du umeek etxean ikusi eta entzuten duenak, beraz, zuen maila edozein dela, animatu!

 

Oroitzene AEK euskaltegia Donibane kalea 12, Lezo 943 519 144

Txirrita AEK euskaltegia Zumalakarregi 9, Pasaia Antxo 943 525 545

Pasaiako Udal Euskaltegia Euskadi Etorbidea 61, Trintxerpe 943 004 340

Azken albisteak

Inork ez zien adierazi euskaltzale haiei nondik zen, ezta nola egin ere, baina arian-arian, asmatu zuten bideari ekiten. Lezon lehenengo, Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen segidan.
Lizeoan etengabe ari gara gure hezkuntza-proiektua aberastuko duten pertsonen bila.
Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta or