LIZEO ASTEKO POLTSA

2021/06/18

Galdera bat bota genuen apirilaren 26tik maiatzaren 4ra ospatu genuen Lizeo Astean. “Zer da zuretzako Lizeoa?” Erantzuna bidali zenutenen artean zozketa egin dugu eta opari bat helarazi dizuegu aste honetan zehar. Ainara Aldarondok Lizeoko amatxoetako batek bidali zigun poesia jasotzen duen poltsa polit bat sortu eta bidali dizuegu. Zorionak saria jaso duzuenoi!

IPUINAK IDATZI ETA ELKARBANATU

2021/06/18

LH4ko ikasleek ipuinak idazten jardun dute ikasturte amaiera aldera. Sortu dituzten lanak elkarbanatzeko era egokia iruditu zaigu LH3ko ikasleei gelan egindako sorkuntzak irakurtzea. Irudi hauetan ikus dezakezue nola aritu diren irakurketa saioan.

BOST URTEKOAK LEZOKO ERAIKINEAN [BIDEOA]

2021/06/18

Haur Hezkuntzako bost urteko Antxoko, Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko umeek Lezoko Ikastola ezagutzeko aukera izan dute. Taldeka joan dira Lezora eta modu honetan datorren ikasturtean haien ikastola izango dena ezagutzeko aukera izan dute. Bideo honetan Donibaneko taldearekin batera egin dugun bisita ikusi dezakezue.

TRASTA IRRATIA

2021/06/17

Gogoratu gure web orrian TRASTAIRRATI-ko saioak entzun ditzakezuela. Podcast plataforma batean dituzue entzungai. Eguerditan euskararen erabilera sustatzeko Pasaiako Udalaren Euskara Sailaren laguntza izan dugu irratia aurrera eramateko eta Badia Antzerki Eskolak gauzatu du proiektua. Bilatu eta entzun!

FESTA GIROAN

2021/06/17

Batetik bestera ibili dira gure ikasle guztiak ikasturte amaieran. Argazki hauetan duzue adibide txiki bat: Antxoko bi urtekoek beren barrutian egin zuten txangoa; LH1ekoak ikastolako patioan egindako ur-festa; LH3koak zelaian, aldapan behera, sortu zuten ur-txirrista; eta DBH 1ekoak Zumaiara egin zuten txangoa.

UDA ONA PASA ETA ERABILI EUSKARA

2021/06/17

Ikusi eta entzun Edurne Urkiola Saldias, Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak komunitateari helarazi dion mezua. Ikasturte zail honi aurre egitea lortu dugu eta datorrenari aurre egiteko prest gaude; ikasleak beti erdigunean.

PASAIAKO ERDIGUNE GEOGRAFIKOAREN BILA

2021/06/11

Jose Ignacio Muruaren ekimenez [guraso ohia eta gaur egun Lizeoko bi ikasleren aitona] DBH 1eko gureek Pasaiako erdigune geografikoa markatzeko ekitaldian parte hartu dute.

Hilaren 8an, Murua bisitan izan genuen Lizeoan. Ikasleei Pasaiako erdigune geografikoa topatzeko modua, eta horretarako burutu dituen eragiketa matematikoak, azaltzen aritu zen.

Jaizkibelgo ameztiak ezagutzen

2021/06/03

Desberdintze curricularreko DBH3ko ikasleek Jaizkibelgo bertako basoak ezagutu dituzte, eta ohartu oso gutxi gelditzen direla

Plastikoen arazoaren aurrean, Pasaia-Lezo Lizeoa eragile

2021/06/03

Ingurumen hezkuntzako Plastifisharen kostera proiektuan parte hartzeagatik "Tokiko natur zaindaria" ziurtagiria eman diote ikastolari, Kursaalean.

Uretan blai bukatu da eskola kirola

2021/06/03

Badiako uretan bukatu dugu aurtengo Eskola Kirola. Handienak traineruan eta txikienak piraguetan. Ikusi hemen argazki sorta txiki bat eta bizi kirola udan zehar.

Orriak

-era harpidetu