Skip to main content

Lucio Urtubia anarkistaz hizketan Mikel Santosekin

Pasaiako Udalaren laguntzaz, euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko programaren baitan, Mikel Santos Belatz berriz ere gure ikasleekin egon da Donibaneko Ubera liburutegian. DBH 3ko ikasleak Lucio Urtubia anarkista nafarraren biografia irakurtzen aritu dira, Belatzek ilustratutako Gerezi garaia komikia, hain zuzen ere.

Belatzek, ohi bezala, marrazkilarien zenbait truko kontatu dizkie ikasleei, liburua idazteko garaian Urtubiarekin izandako harremanak ere izan ditu hizpide eta galdera erantzunetan ere denbora eman dute. DBH 3ko zenbait ikasleek, gainera, izan dute beren marrazketa abileziak Santosi erakusteko aukera. 

 

 

 

Azken albisteak

Gure ikastoletako bi urteko gela guztiek irteera berezia egin dute Donostiako
Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀