Skip to main content

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere badira.
Pasaiako euskararen plan estrategikoaren barne, sektoreka egiten ari diren bileretan, gaur, hilak 18, gazteek izango dute beren ekarpenak egiteko aukera. 19:00etan, Antxoko kultur etxean izango da batzarra.
Pasaiako euskaren plan estrategikoa osatzen jarraitzen du BOKALEk (Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea).
Bekak eskatzeko epea bukatuta, Lizeoko Beken Jarraipen Batzordeak Ikasturte honetako datuen berri eman du.
Errigorako saskien eskaera epea bukatu delarik pozik gaude emaitzarekin. Aurten, Lizeoa zubi hartuta, 69 saski erosi ditu gure komunitateak. Ekimenari esker Nafarroa hegoaldeko ikastolek diru ekarpen polita jasoko dute.
Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariarekin izan dira gure LH1eko ikasleak Donibaneko Ubera liburutegian. Gustura aritu dira Ixabelen istorioa entzuten. Bideo honetan ikus dezakezue pasarteren bat.
Tuterako eta Lodosako Ikastoletako zuzendariek Pasaia-Lezo Lizeoari, Orereta Ikastolari eta Haurtzaro ikastolari bisita egin berri diete. Errigorako saskiek zein helbururekin osatzen dituzten kontatu digute.
Datozen ikasturteetan Haur Hezkuntzako 0-5 urteko geletan Lizeoan hasteko seme-alabarik baduzue eta oraindik Lilitegietako ikasleak ez badira, mesedez, bete galdetegi
Hilaren 11n, osteguna, 18:30ean batzarra deitu dute Lezoko Ikastolako guraso taldeko sustatzaileek. Hain zuzen ere, Lezoko Ikastolan elkartzeko deia egin diete herriko guraso guztiei, elkarlanean aritzeko.
Lizeoko Orientazio Departamentuak, mailaz maila, irakasleentzako formazioa saioak antolatu ditu ikasturte hasiera honetan.
Txokolatezko abenduko egutegiak eskatzeko aukera zabaldu dugu Lizeoaren bitartez. Hendaiako Ikastolako gurasoek bertako egoera ekonomiko larria arintzeko egiten duten ekimena da honakoa.
LH4ko ikasleek iaz egiterik ezin izan zuten txango bat egin dute urria hasierako eguraldia lagun.