Skip to main content

IRAKASLEAK IKASLE; ETENGABEKO FORMAZIOA

Nola antzeman gelan adimen gaitasun handiko ikasle bat duzula? Eta antzeman ondoren, nola jokatu harekin? Nola lagundu? AUPATUZ Adimen-Gaitasun Handiko Haurren Euskal Elkarteko kide Amaia Agiriano Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako irakasle guztiekin aritu da gaiaren inguruan. Bitan etorri da Agiriano Lizeora, lehenengo saioan, adimen gaitasun handiko haurra nolakoa den azaltzen aritu da gure irakasleei, eta jakina, antzemateko gakoak eman dizkie. Izan ere, Agirianoren arabera, laguntza egokia eman ahal izateko garrantzitsua da kasuak ahalik eta azkarren detektatzea. Bigarren saioan, besteak beste, ikasle horien garapenean laguntzeko gure irakasleek zer egin behar duten eta zer ez duten egin behar azaltzen aritu zaie Aupatuz elkarteko psikologoa. 

Hitzaldi hauek, beste hainbatekin batera, Pasaia-Lezo Lizeoko Orientazio Departamentuak antolatu ditu. Irakasleen etengabeko formazioan sinistuta, Lizeoko maila guztietako irakasleak arituko dira formazioa jasotzen. Transexualitatea, haurraren garapen emozionala edota pedagogia sistemikoa izango dira gai horietako batzuk.  

 

 

 

 

Azken albisteak

Herbeheretako ikasleak gurera iritsi dira, Roermondeko ikastetxearekin dugun eskola truke progr
Lezoko lau urteko ikasleak Xoxolurrera irteera egin dute, Jaizkibel magalean dagoen paraje natural eder batera.
San Pedroko ikastolan, bi urteko gelan, “Tartetxo bat gurekin” ekimenak lekua izan du,