Skip to main content

Hamaiketako osasuntsua gure ikasleen eskutik

Gure haur hezkuntzako ikasleek hamaiketako osasuntsua prestatzen dute etxetik ekarritako osagaiekin. Ekimen honen helburua elikadura osasuntsua sustatzea da, eta haurrek ohitura onak garatzea bilatzen dugu. Ikasle bakoitzak fruta freskoa edo elikagai osasuntsuak etxetik ekarri, gelan guztiak prestatu eta egunero elkarrekin jaten ditugu. Horrela, ikasgelan ohitura osasungarriak txertatzen goaz.

Hamaiketako osasuntsu hauek ohiko ekintza bihurtu dira Lizeoan eta ikasleak pozik daude euren otorduak modu osasuntsuan prestatzen eta jaten. Horrekin batera, elkarrekin gozatzeaz gain, elikaduraren inguruko hausnarketa eta kontzientzia hartzea lortzen dugu.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu