Skip to main content

Laugarren mailakoen bidaia-agentziak martxan!

Irudia
Laugarren mailakoen bidaia-agentziak martxan!

Ekiko 3. unitateari amaiera emateko, 4. mailako ikasleek bidaia-agentziak antolatu dituzte taldeka. Herrialdeen informazioa bildu, toki ederrak identifikatu, hegaldi prezioak ikertu eta aurkezpenak prestatu dituzte, baita agentziak dekoratu eta leku desberdinetako janariak ekarri ere.

Gelakideei bidaia onena beraiena dela azaltzen saiatu dira, leku berriak ezagutzeko modu dibertigarria eta sortzailea landuz.

Azken albisteak

Haurrentzako koloreztatzeko Lezoko mapa aurkeztu dugu gaur goizean. Lezoko txoko, pertsonaiak eta eraikin nagusiak ezagutzeko sortutako mapa da.