Skip to main content

Adi! “Heldu euskarari” proiektuaren bideo berria!
Ivan eta Virginia

Irudia
-

Errotakoek gaur aurkeztu diguten ikasturteko azken elkarrizketan Ivan eta Virginia dira protagonista. Ez dute euskaraz hitz egiten, baina beraien bi alabei euskaraz bizitzeko aukera ematea erabaki dute.


Ahalegin handiz, maitasunez eta konpromisoz, euskara euren familiaren hizkuntza izatea sustatzen ari dira, egunero.

“Heldu euskarari” egitasmoan zehar, familia eredu desberdinen hizkuntza egoerak ezagutu ditugu. Ivanena eta Virginiarena eredu ederra da, ez jakitetik hasita, euskararen aldeko jarrera aktiboa hartuz.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Bideo sorta hau Errota Guraso Taldearen ekimena izan da, Pasaia-Lezo Lizeoko komunitatearentzat eta komunitatearekin sortua.

Ikusi bideoa guztiak Errota Guraso Taldearen "peertube.eus" plataformako kanalean.

Euskaraz bizitzeko aukera guztion esku dago. 

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu