Lan Poltsa

Pasaia - Lezo Lizeoa ikastolan lan egiteko interesik baduzu, behean ageri den inprimakia bete, eskatzen den dokumentazioa igo eta bukaeran ageri den BIDALI botoia sakatu.

OHARRA: CURRICULUM BILTEGI HAU URTE NATURALAREN ALDAKETAREKIN HUSTU ETA BERRITU EGINGO DA. DATU BASEAN JARRAITZEKO INTERESA IZANEZ GERO, BERAZ, URTERO URTARRILAREN 15etik AURRERA INPRIMAKIA BETE ETA EGUNERTUTAKO CURRICULUMA BIDALI BEHAR DA. 

HH eta LHn irakasle aritzeko lan poltsa

DBH eta Batxilergoan irakasle aritzeko lan poltsa

Jangela, garraio eta garbiketan aritzeko lan poltsa

Eskola kiroleko begirale aritzeko lan poltsa

 

Arduraduna: PASAIA-LEZO LIZEOA
Informazio klausula hau adeitasunez irakurtzea eta ezarritako baldintzak onartzea eskatzen dizugu. Onarpenaren konfirmaziorik jasotzen ez badugu, egindako eskaerari ezingo zaio erantzunik eman.
PASAIA-LEZO LIZEOA-ren izenean informatzen zaitugu, eman dizkiguzun datuak balizko pertsonal hautaketa-prozesu batean sartzeko eta zure kurrikulum-gaitasunen ebaluazio bat egiteko erabiliko direla. Bildu eta tratatzen ditugun datuak honako hauek dira: batetik, gure sistemetan identifikatzeko behar ditugunak; eta, bestetik, zure kurrikulum, lan mundu eta konpetentzia-profilen informazioaren ingurukoak.
Zure datuetan aldaketarik egonez gero, gu jakinaren gainean jartzea eskertuko genizuke, datuak behar bezala eguneratuak mantendu ahal izan ditzagun. Eguneratze hau egiten ez bada, urte bete igaro ondoren zure datuak ezabatu egingo ditugu. Zure hautagaitza hautaketa-prozesu batean sartu bada, prozesu hori amaitu eta handik hiru urtera ezabatuko dira zure datuak.
Informazio pertsonal honen tratamenduaren oinarri juridikoa adostasuna eta  kontratu aurreko harremana da.
Emandako datuak hiru urtez mantenduko dira. Epe hori gainditu ostean edo zure eskubidea gauzatzen duzunean, identifikazio datuak ezabatu egingo dira, baita kurrikulum datuak eta, aurrerago aipatu diren helburuetarako eman diguzun bestelako edozein informazio ere.
Edozein pertsonak eskubidea du PASAIA-LEZO LIZEOA-tik berari eragiten dioten datu pertsonalak erabiltzen ari ote garen ala ez ziur jakiteko. Interesatuek eskubidea dute euren datu pertsonaletan sartzeko eta, zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eskatzeko.
Baldintza zehatzetan eta egoera bereziren batekin erlazionaturiko arrazoiak medio, interesdunak beren datuak erabiltzearen aurka agertu ahal izango dira. Euren eskubideak pasaia@ikastola.net. helbidearen bidez eta NAN-aren kopia bat erantsiz gauzatu ahal izango dituzte. Zure eskubideen inguruan jasotako arretarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin harremane
tan jar zaitezke.