Skip to main content

Zentzumenak piztuta: AGI elkartearekin ikasiz eta jolastuz

Irudia
Zentzumenak lantzen

Haur Hezkuntzako bost urteko geletan gorputza eta zentzumenak lantzen aritu gara azken hiruhilekoan, eta horren harira bisita berezi-berezia jaso dugu: AGI elkartekoak (ikusmen urria duten pertsonen elkartea) gure artean izan ditugu.

San Pedroko eta Trinxerpeko, Donibaneko, Lezoko eta Antxoko bost urteko ikasleek kontzientziazio saio apartak jaso dituzte. 

Zer ikasi zuten besteak beste?


🔹 Braille-a zer den eta nola erabiltzen den

🔹 Goalball izeneko kirola jolasteko modua

🔹 Makil desberdinak nola erabiltzen diren egunerokoan

Esperientzia aberasgarria izan da. Begiak itxi eta beste zentzumenak pizteko aukera paregabea izan dute gure txikiek!

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.