Skip to main content

Udaberri Festa ate joka dugu!

Irudia
-

Errota Guraso Taldeak aurten ere Udaberri Festa antolatu du, eta ikastolako komunitate osoa gonbidatuta dago!

đź“… Noiz? Maiatzaren 30ean, ostirala
📍 Non? Lezoko Saldise plazan
đź•“ Ordua? 16:45etik aurrera

Ohi bezala, errotakoek egitaraua betea antolatu dute: eskulan txokoa, zirko txokoa, mozorro txokoa
eta jolasak denon gozamenerako…

Eta, nola ez… merienda partekatu goxo-goxoa ere izango da! Horretarako, patata tortilla edo bizkotxoa prestatzera animatu dute. Sagardoa eta ura, errotakideen kontu!

Zerbait eramango baduzu, bete galdetegi HAU.

Aldez aurretik, eskerrik asko… kolorea eta giro ederra izango dituen festa honetan elkar ikusteko irrikaz gaude!

Azken albisteak

Herbeheretako ikasleak gurera iritsi dira, Roermondeko ikastetxearekin dugun eskola truke progr
Lezoko lau urteko ikasleak Xoxolurrera irteera egin dute, Jaizkibel magalean dagoen paraje natural eder batera.
San Pedroko ikastolan, bi urteko gelan, “Tartetxo bat gurekin” ekimenak lekua izan du,