Skip to main content

"Gurasoak, euskararen transmisioan giltzarri" hitzaldi sorta

Irudia
-

Egungo testuinguru soziolinguistikoan, familia da gure seme-alaben euskalduntze-prozesuaren bihotzetako bat. Horregatik, Ikastolen Elkarteak antolatutako online saio hauek ez dira informazio-saio hutsak; gurasoentzako hausnarketarako eta ikaskuntzarako tresna baliotsuak dira, egunerokoan sortzen zaizkigun zalantzei erantzun zientifiko eta praktikoak eskaintzen dizkietenak.

Saioek harrera bikaina izan dute, eta orain Ikastolen Elkartearen YouTube kanalean daude eskuragarri, nahi duenak bere erritmoan ikusi eta berriz ikusteko aukera izan dezan. Horregatik, baliabide interesgarri hauek zuekin partekatu nahi ditugu.

Paula Kasares eta Kike Amonarriz adituek ideia nagusi bat azpimarratzen dute: gurasoek euskararen transmisioan duten papera erabakigarria dela. Haien hitzetan, gurasook motore eta eredu aktibo izan gaitezke seme-alaben hizkuntza-garapenean.

Hizkuntza ez da ikasgelan soilik ikasten den kode bat. Haurren eguneroko harremanetan, bizipenetan eta emozioetan eraikitzen da. Paula Kasaresek azaldu bezala, hizkuntzan eroso sentitzea eta eguneroko beharrei euskaraz erantzuteko gaitasuna izatea segurtasun eta autoestimu iturri garrantzitsua da haurrentzat.

Horregatik, euskararen transmisioaren inguruan zabaldu diren hainbat mito gainditzea eta familiok dugun erantzukizunaz jabetzea funtsezkoa da. Euskara seme-alaben eguneroko bizitzaren parte izatea, naturaltasunez eta gozamenetik, gure esku dago neurri handi batean.

Bi hitzaldiak ikusgai

Jarraian, bi saioak ikus ditzakezue:

🎥 Paula Kasares

 

 

🎥 Kike Amonarriz

 

 

Hausnarketarako, ikasteko eta etxean euskararen erabilera indartzeko baliabide interesgarriak dira biak.

Azken albisteak

Oporrak ate joka ditugun honetan, Ikastolen Elkarteak ARITUZ bertsio berritua aurkeztu du, familiei eta lagunarteei euskaraz aritzeko baliabid
Amaiur Viana DBH4ko ikasleak Urruzuno Literatur Saria jaso du Gizartea guri deika ari da lanagatik.
Pasaia-Lezo Lizeoak eta Pasaiako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antxoko ikastolako Usoz eremuaren erabilera, zaintza eta mantenua arautzeko.