Skip to main content

“Zor diegu” kantuaren estreinaldia Plazara! jaialdian

Irudia
-

Plazara! jaialdian estreinatu genuen Zor diegu, Lizeoaren 50. urteurrenaren harira sortutako kantua.

Jaialdian, Jurgi Ekizak eta Lizeoko abesbatzak (LH6ko ikasleak) lehen aldiz interpretatu zuten abestia, urteurreneko ospakizunetako une berezienetako bat bihurtuz.

Zor diegu kantuaren bidez, Badiako ikastola txikiak abiatzen lehenik, eta Lizeoa osatzen ondoren, herrigintzan aritutako pertsona guztien lana eta konpromisoa aitortu nahi izan ditugu. Gaur egun garena izateko ezinbestekoak izan diren belaunaldi guztiei eskainitako esker ona da.

Abestiak, beraz, oroimena, esker ona eta etorkizunerako konpromisoa uztartzen ditu, Lizeoaren ibilbidean parte hartu duten eta parte hartzen duten pertsona guztiak gogoan hartuta.

Hemen, jaialdian egin genuen estreinaldiaren bideoa ikus dezakezue, karaoke bertsioan, nahi duenak abestia ikasi, kantatu eta gurekin batera gozatzeko aukera izan dezan.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Pasaiako eta Lezoko Udalei, urteurreneko ekitaldietan emandako laguntzagatik eta erakutsitako babesagatik. Haien ekarpena garrantzitsua izan da ospakizun hauek aurrera eramateko.

🎥 Gozatu abestiaren estreinaldiaz 💚🎶

 

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.