DBH 4KO IKASLEAK, DONOSTIAN, ‘ZIENTZIA SHOW’ IKUSKIZUNEAN

Urtarrilaren amaieran, DBH 4ko zientzia arloko ikasleak, hiru irakasleekin batera, EHUko Barriola auditoriumean egindako Zientzia Show ikuskizunean parte hartu zuten. Big Van taldeko partaideek zientzia arloarekin zerikusia duten zenbait gai azaldu zituzten ekitaldian, bakarrizketa dibertigarrien bitartez.

Baina ikusi soilik ez. Ikasleei beraiei bakarrizketak osatzeko aukera ere eman zitzaien, horretarako lehiaketa deitu baita. Hala, lehiaketan parte hartzeko interesa agerturiko zenbait ikaslek, Barriola egoitzan bertan, bakarrizketa osatzeko formazio saio batean aritzeko parada izan zuten.