Skip to main content

KULKI berriz gurean!

Irudia
-

Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleek, lehenengo mailatik seigarrenera, Kulki egitasmoaz gozatzeko aukera izan dute ikasturte honetan ere. Euskal kulturan oinarritutako jolasak eta dinamika dibertigarriak izan dituzte protagonista.

Kulkikoek jolas berriak ekarri dituzte, gainera, eta ikasleek primeran pasa dute, elkarrekin jolasten, euskaraz aritzen eta gure kultura modu atseginean bizitzen.

Eskerrik asko Kulkiko lagunei, beti bezala gure ikasleen artean euskal kultura bizirik mantentzen laguntzeagatik!

Azken albisteak

Pantailen erabilerak haurren garapenean eta ongizatean duen eraginaz hausnartzeko, familientzako sentsibilizazio saioa antolatu dugu Antxoko ikastolan.
Batxilergoko 1. mailako ikasleak Herbehereetan dira, eskola-trukean parte hartzen.
Hiru egun ahaztezin pasatu dituzte gure ikasleek Baratze Baserri-Eskolan.