Skip to main content

TREBAKUNTZA SAIOAK HAUR HEZKUNTZAN

Gauza jakina da Lizeoko irakasleriaren formazioari edo trebakuntzari garrantzi handia ematen diogula. Gure ikastolaren zutabeetako bat da, estrategikoa bezain iraunkorra.
Bide horretan, eta Adimen Emozionala ardatz hartuta, Haur Hezkuntzako irakasleek Hezitzailearen ardura gaia aztertu eta jorratu dute azaroan zehar egindako bi saiotan; hala nola, “ni ondo nago, umeak ondo daude” jarrera bultzatzea, “ni ez nago ondo” jarrera apurtzea edota hizkuntza eta jarrerak zaintzea.
Herenegun izan zen, hain justu, bigarren eta azken saioa, Antxoko ikastolan. 
 

 

Azken albisteak

Elkarbizitza, abenturak eta esperientzia berriak partekatzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek.
Lizeoan euskararen egoera soziolinguologikoa aztertzen ari gara, ezagutza eta erabileraren arteko harremana hobeto ulertzeko.
Urko Etxebeste eta Kontxita Beitia euskararen alde egindako ibilbideagatik omendu dituzte.