Skip to main content

EUSKARAKIROLA EGITASMOA, ABIAN

Aste honetan Euskarakirola egitasmoa abiatu dugu ikastolan LH 3 eta LH 6 bitarteko umeekin. Hilabete iraungo du, abenduaren 18a bitarte, eta ikasleak euskarara eta jarduera fisikora ekartzea du helburu.

Hala, jangelan bazkaltzen duten umeek eguerditako tarte horretan, gelaka, lau erronka ezberdini erantzun eta, erronka horietan parte hartuz, lau bateria kargatu beharko dituzte: euskararena, trebeziarena, laguntasunarena eta parte hartzearena.

Erronka horietan, batetik, Eskola Kiroleko begiraleak ariko dira ikasleekin (jarduera etenda dagoenez, prest agertu dira beren lan ordutegia aldatu eta eguerditan aritzeko); eta bestetik, Badia Antzerki Eskolako Euskara Dinamizatzaileak, Pasaiako Udalak aktibatu dituenak euskararen erabileran eragiteko asmoz.

Parte hartzearen bateria hori kargatzeko, ordea, etxean bazkaltzen dutenen laguntza beharko dute. Nola? Gaur bertan etxeetara bidaliko diren ibilbideak eginez edota asteburuetan Oarsoaldeko Eskola Kirola lan mahaitik proposatutako ekimenetan parte hartuz (martxan dagoen 11 tontor izenekoan, esaterako, non jangelako ikasleek ere egin dezaketen).

Abenduaren 18ko astean, beraz, pilak kargatuta dituzten gelek jarduera fisikoarekin eta ahozko hizkuntzarekin zuzenean lotutako ekintza bereziak egiteko aukera izango dute. Eutsi erronkari!

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.