Skip to main content

Esperientzia berria: San Pedroko bost urteko ikasleak jangelan arduradun

Aste Santuko oporraldiaren ondoren San Pedroko eta Tintxerpeko ikastolako jangelan esperimentu bat egiten hasi ginen: bost urteko gelako bi ikasle sukaldarien laguntzaile bihurtzen dira egunero. Gaurko bideoko protagonistak Ayala eta Alai badira ere arduradunak egunero aldatzen ditugu, txandaka. Bikoteka, mahaiak zerbitzatu eta jasotzearen ardura hartzen dute. 

Lorena Fernandez irakasleak gure arduradun txikientzako bereziki josi dituen mantalak janzten dituztenean hasten da haien eguneroko errutina. Sukaldariek gidatuta ikaskide guztiei janaria banatzen diete, bi urtetik bost urte artekoei, alegia. Bukatzean platerak eta edalontziak jasotzea ere haien ardura da, eta baita azkenburukoa serbitzea ere. 

Esperientzia honen balorazioa ezin hobea da. Arduradunak pozik aritzen dira, eta gainerako ikasleak errespetuz eta begirunez tratatzen dituzte lanean aritzea egokitu zaien ikaskideak. Ardurak eta autonomia lantzeko primerako ariketa da honako hau. Zein ongi moldatzen diren ikusi besterik ez dago! Ikusi bideoa.

Azken albisteak

Donibaneko, Lezoko, Antxoko eta San Pedroko ikastoletako bost urteko geletako lagunek Hondarribira txangoa egin dute.
Elgoibarko Kilometroak jaia igaro ondoren, udazkeneko bigarren zita handia dator: Nafarroa Oinez 2025 🎉.
Palestinako egoera eta haur zein nerabeen aurkako erasoak salatzeko, Lizeoak berriz ere bat egin du “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin.