Skip to main content

Lagun handi hori: liburua

Maiatzaren 3an hainbat ekintza egin ziren Lehen Hezkuntzan, Liburuaren Egunaren altzoan. LH 1. eta 2. mailetako umeek, adibidez, beren gustuko liburuak ekarri eta ikastolan irakurtzeko utzi zituzten.

LHko 3. eta 4. mailetan, berriz, ikasleek beraiek irakurritako liburu bat ekarri zuten opari paperean bilduta. Liburutegian elkartu eta beste batek ekarritako liburu bana hartu zuten. Ikasleek ederki erantzun zuten: borondatezko ekintza izanik, 100 umek baino gehiagok parte hartu zuten.

LHko 5. mailakoek, bien bitartean, gustuko liburua ekarri eta horiek gelakideei aurkeztu zizkieten. Ondoren orri-markatzaileak egin zituzten. 

Eta azkenik, 6. mailakoek, EKI proiektuaren barruan ipuin bat idatzi zioten gelako beste kide bati; opari gisa jaso zituzten eta, ondoren, kritika literarioak egin zizkieten elkarri. Ikasleek ilusio handiz prestatu zituzten ipuinak.

 

Azken albisteak

Lurraskako baserri-eskolan egun zoragarriak pasatu dituzte gure ikasleek!Eta... zertan aritu dira?Baratzean aritu dira, lurra lantzen eta barazkiak ezagutzen
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek bisita berezia izan dute Juanba Berasategi aretoan. Mikel Santos "Belatz" ilustratzaile eta komikigile iruindarra izan da bertan, Pasaiako Udalak susta
Udazkenari kolore pixka bat emateko, kamiseta zuriak margotzeko tailerra egin dute Lezoko Haur Hezkuntzako ikasleek. Etxetik ekarritako kamisetak errotulagailu bereziekin eta plantilla batzuen laguntzaz