Skip to main content

Lezoko 4 eta 5 urteko ikasleek Kamiseta esklusiboak sortu dituzte

Irudia
-

Udazkenari kolore pixka bat emateko, kamiseta zuriak margotzeko tailerra egin dute Lezoko Haur Hezkuntzako ikasleek. Etxetik ekarritako kamisetak errotulagailu bereziekin eta plantilla batzuen laguntzaz kamiseta esklusiboak sortu dituzte. 

Primeran pasa dute sormena landuz! Jarduera honen bidez, haurrek beren diseinu propioak asmatu eta gauzatu dituzte, irudimena eta motrizitate fina garatuz aldi berean.