Irudia
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek bisita berezia izan dute Juanba Berasategi aretoan. Mikel Santos "Belatz" ilustratzaile eta komikigile iruindarra izan da bertan, Pasaiako Udalak sustatutako Kultur Transmisioko programaren barruan.
Saioan zehar, Belatzek marrazkilaritzako truko mordoa erakusten dizkie ikasleei eta haien sormena eta irudimena pizten ditu. 💡
Baina hori ez da dena izaten! Ilustratzaileak bere marrazki originalak ere ekartzen ditu, eta ikasleek aukera izaten dute haien xehetasun guztiak gertutik ikusteko. 🔍
Eskerrik asko, Belatz, zure magia gure ikasleengana ekartzeagatik!