Skip to main content

LIZEO ASTEKO DANTZA: HASIERA BERRIA [BIDEOA]

Emango al diogu bizitzari hasiera berri bat? Galdera hauxe jarri dugu mahai gainean aurtengo Lizeo Asteko ikuskizunean, igaro berri dugun egoera zailari ahalik eta alaien begiratu asmoa dugu eta. Istorio bat kontatu dugu bost abestiren eta bost koreografien bitartez. "MOMENTU BELTZA" DBHkoek dantzatu dute, Asgarth-en "Heriotzaren aurpegia" doinu hartuta. LH 2koek eman diote jarraipena "KUTSADURA"rekin, Hesian-en "Iluntasuna naiz" erabili dute. Jare-ren "Betiko doinua" izan da LH 6koek "ITXAROPENA"ri dantza egiteko aukeratu duten doinua. "GUDA" izan da koreografiaren hurrengo kapitulua, LH 4koek Kalakan-en "Piztiak" abestia erabili dute. Bukatzeko, Haur Hezkuntzakoen gaia "ETORKIZUNA" da. Joxe Ripiauren "Positibo" erabili dute poza zabaltzeko.

Mila esker parte hartu duzuen guztiei eta Gotzon Poza koreografoari. Eta gozatu aurtengo Lizeo Asteaz!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu