Skip to main content

ETXEKOEK ETXEKOENTZAKO, ANTZERKIA BARRA-BARRA

Lizeoko ikasle ugari aritu dira ikasturtean zehar BADIA ANTZERKI ESKOLAN lan eta lan. Batzuk ikastolan bertan, eguerditako ekintzen baitan, eta beste batzuk arratsaldez, barrutietan. Ikasturte bukaerarekin bat haien lana erakusten aritu dira ikaskideen aurrean. Juanba Berasategi aretoan egin dituzte emanaldiak eta zenbait irudi jaso ditugu zuek ikusteko:

 

DBH2, DBH3 eta DBH4. "PORROTXEN SEME-ALABAK" taldea

"Bidegurutzean" antzezlanaren argazkiak

 

LH3. "EILILUNE" taldea,

"Zuek zer egingo zenuteke?" antzezlanaren argazkiak

 

LH6. "MAPETEZE" taldea

"Amets gaiztoen faktoria" antzezlanaren argazkiak

 

LH3 eta LH4. "ESKULUNBRUSKI" taldea

"Zonbi iraultza" antzezlanaren argazkiak

 

LH4. "PANTALAN" taldea

"Tik-tak, tik-tak" antzezlanaren argazkiak

Azken albisteak

Lurraskako baserri-eskolan egun zoragarriak pasatu dituzte gure ikasleek!Eta... zertan aritu dira?Baratzean aritu dira, lurra lantzen eta barazkiak ezagutzen
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek bisita berezia izan dute Juanba Berasategi aretoan. Mikel Santos "Belatz" ilustratzaile eta komikigile iruindarra izan da bertan, Pasaiako Udalak susta
Udazkenari kolore pixka bat emateko, kamiseta zuriak margotzeko tailerra egin dute Lezoko Haur Hezkuntzako ikasleek. Etxetik ekarritako kamisetak errotulagailu bereziekin eta plantilla batzuen laguntzaz