Skip to main content

ALAINE AGIRRE LH5-EKOEKIN ETA DBH4-KOEKIN

Pasaiako Udaleko euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren baitan Alaine Agirre idazlea gure ikasleetako batzuekin egon da Juanba Berasategi aretoan. LH5ekoekin bildu da aurrena "Neskaotsok ilerik ez balu?" eleberriaren inguruko sekretuak kontatzeko. Gainera, ikasleei idazteko aholkuak ematen aritu da, eta, ondoren, galdera pila erantzuten ere eman du denbora dezente. Jarraian, DBH4ko ikasleek idazlearekin egoteko aukera izan dute. Handienekin, "Libe" eta "Maren" eleberriez aritu da hizketan. Ohi bezala, ikasleek etxean irakurtzen dituzten liburuak klasean lantzen dituzte ondoren, eta irakurketa borobiltzeko, kasu honetan bezala, idazlearekin solasen aritzeko aukera paregabea izaten dute.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu