Skip to main content

JON ESNAOLA ETA IRAIDE MITXELENA GARAILE URRUZUNON, POESIA ATALEAN

Batxilergoko lehenengo mailako Iraide Mitxelena Rivero eta Batxilergoko bigarren mailako Jon Esnaola Lopez, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak biak, garaile izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordetzak antolatu duen 37. Urruzuno Literatur lehiaketan, biak poesia alorreko lehiaketan. Zorionik beroena, Iraide eta Jon, Pasaia-Lezo lizeoaren partetik! 

Urruzono 14 eta 18 urte arteko gazteentzako literatur lehiaketa da, literatur zaletasuna eta sorkuntzan eragiteko asmoz sortua. 1986tik gaurdaino 37 edizio egin dira eta gaur egun sona handia duten euskal idazle asko izan dira sariketa honetan garaile.

Aurten, Mikel Ayllon, Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Iratxe Retolaza eta Patxi Zubizarreta idazleak izan dira epaimahaikideak. Saria, berriz, bost eguneko egonaldi bat da. Egonaldi horretan, idazketarekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango dute gure bi ikasleek. Gainera, aurreko urteetako irabazleenak bezalaxe, Sagastiberri bilduman argitaratuko dituzte aurtengo garaile guztien lanak. Dena den, itxaron gabe, Lizeoak paperean zein sarean argitaratuko ditu bi idazle gazteen olerkiak, 15. Txanpa Literarioan.

IRAKURRI HEMEN TXANPA LITERARIOA

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu