Skip to main content

TXANPA LITERARIOA, OPORRETARAKO IRAKURKETA PROPOSAMENA

Ikasleak oporretara joan aurretik banatuko dugu 15. Txanpa Literarioa, udako oporretan gure idazle txikiek sortutako literatur altxorrez gozatzeko gonbita eginez. Lizeoan antolatzen dugun Trastamintxo Ipuin eta Olerki lehiaketako irabazleen lanak bildu ditugu, eta baita Lezoko Udal Liburutegiak antolatzen duen OrriBakaR literatura lehiaketako gure ikasleen lanak ere. Aurten, gainera, BATXeko ikasle diren Iraide Mitxelenaren eta Jon Esnaolaren lanak jaso ditugu. Biak, Urruzuno Literatur Lehiaketako irabazle izan dira, poesia alorrean. Zorionak bikote!

 

Zorionak irabazle izan zareten guztiei eta baita Trastamintxo ipuin eta Olerki lehiaketan parte hartu duzuen ikasle guzti-guztiei. Lizeotik literaturaren eta irakurzaletasunaren aldeko ekintzak txiki zein handi sustatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu.

 

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu