Skip to main content

PEDAGOGIA SISTEMIKOAN SAKONTZEN

Larraitz Mendizabal Huitzi eta Aitziber Esnaola Arribillaga Lizeora gonbidatu ditu Orientazio Departamentuak. Irakasleen formazioan sakontzeko etorri dira eta lau saio egin dituzte gure irakasleekin: bi Haur Hezkuntzakoekin eta beste bi DBHko lehenengo ziklokoekin. Pedagogia Sistemikoan adituak dira biak eta gai desberdinak landu dituzte, adinaren araberako beharrak kontutan hartuta. 

Horrela mintzatu zaigu Mendizabal Haur Hezkuntzako irakasleekin egindako formazioaren berri emateko: "Pedagogia Sistemikoaren oinarriak abiapuntu harturik, eskolan norberari dagokion lekuaz hausnartu eta bertatik, sistema ezberdinekin dugun harremanaz jardun dugu. Familia eta eskola komunitatearen arteko elkarlana dugunez xede, ikas komunitatean harremanetan dauden sistema ezberdinetan diharduten hurrenkera sistemikoak ezagutuko ditugu.  Hau honela, egunerokoan, autoritate gisa ikasleen zaintza eta garapena ahalbidetzeko dugun arduraz hausnartu dugu".

Esnaolak, bere aldetik, DBH 1eko eta DBH 2ko irakasleekin lantzen aritu direna azaldu digu: "Zer da autoritatea izatea? Galdera honi erantzunez, autoritate gisa ikasleen zaintza eta garapena ahalbidetzeko dugun arduraz hausnartu dugu dinamika ezberdinak gauzatuz. Ondoren, Ikastolan burutzen diren bilera orokorrak zein bakarkakoak izan ditugu hizpide hiru hurrenkera sistemikoak oinarri hartuta".

Azken albisteak

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu
Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.