Skip to main content

DBH3ko ikasleak Lezoko urmaeletan barrena

Desberdintze curricularreko DBH3ko ikasleek Lezoko Udalak eraikitako urmaelak bisitatu dituzte, baita haietako bizidunen laginketak egin ere. 

Ikastolako urmaelak hemendik urte batzuetara zein itxura izango duen asmatzeko ariketa izan da. Horretarako, Lezoko txokoetan barrena ibilaldi gidatua egin dute martxoaren erdialdean, bidean hiru urmael bisitatzeko. Haietako bakoitzean, uraren tenperaturaren neurketak, intsektuen identifikazioak eta haietako anfibioak ezagutu dituzte, tartean, ohikoa den uhandre palmatua. 

Ez dute lan erraza anfibioek, haien bizilekuak, hezegune txikiak, gizakiak zuzenean suntsitu izan dituelako, eta beroketa globalaren ondorioz gero eta gehiago lehortzen direlako. Arazo horiei aurre egiteko hasi zen Lezoko Udala Jaizkibelen urmaelak sortzen 2008tik aurrera eta egun era guztietako bizidunak bizi dira haietan: uhandreak, txantxikuak, sorgin orratzak eta burruntziak bizi dira. Ikastolako urmaela sare horretan bizileku bat gehiago izango da. 

Esperimentua oraindik ez da amaitu. Izan ere, ikastolako urmaela pixkanaka-pixkanaka eraldatzen joango da, eta horren ikusle zuzen izango gara guztiok.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu