Skip to main content

LH4ko ikasleak inguruko mendiak bisitatzen, Jaizkibel eta San Marko

LH4. mailakoek inguruko mendiak bisitatzeko txangoak egin dituzte. Lehenik, gure inguru honetan 2. Gerra Karlista ostean oso garrantzitsua bilakatu zen leku estrategiko batera igo ziren:  San Markora. Gotorlekutik bertatik bista zoragarriez disfrutatzeko aukera izan zuten, baita iparrorratzaren laguntzaz orientazio ariketa batzuk egitekoa ere. Bigarrenik, Jaizkibel mendira txangoa egin zuten, bertako dorreak, Mitxintxolako muino eta pinudia, Arrokaundieta... bisitatzeko aukera izan dutelarik. Eguraldi zoragarriarekin paisai ederrez disfrutatzeko aukera paregabea izan zuten! Zein ondo pasatzen duten naturarekin gozatzen eta ikasten!

Azken albisteak

Lurraskako baserri-eskolan egun zoragarriak pasatu dituzte gure ikasleek!Eta... zertan aritu dira?Baratzean aritu dira, lurra lantzen eta barazkiak ezagutzen
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek bisita berezia izan dute Juanba Berasategi aretoan. Mikel Santos "Belatz" ilustratzaile eta komikigile iruindarra izan da bertan, Pasaiako Udalak susta
Udazkenari kolore pixka bat emateko, kamiseta zuriak margotzeko tailerra egin dute Lezoko Haur Hezkuntzako ikasleek. Etxetik ekarritako kamisetak errotulagailu bereziekin eta plantilla batzuen laguntzaz